Madrid-ek, 2018an, "Institutu Historikoen XII Jardunaldiak" antolatzeko erantzukizuna bereganatu du. Erantzukizun hau Asociación Nacional para la Defensa del Patrimonio de los Institutos Históricos-ek eman zigun, pasa den uztailean, Murtzian.
Aurrera emateko ardura hartu dutenek, hau da, Isabel la Católica eta San Isidro-k, 2007 urtetik hartu dute parte lehen jardunaldiak martxan jarri zirenetik eta Elkartearen kide sortzaileak izan dira. Biek mantentzen dute ilusioa, antolatutako Jardunaldiek, orain arte bezalatxu, interes eta zehaztasuna manten dezaten. Era berean, Institutuen hezkuntza-ondarearen ezagutza, mantentze eta hedatzea sustatzeko balio izatea espero dute. San Isidro institutua, Espainiako hezkuntza-erakunde aintzinenetakoa, Estudios de la Villa eta Colegio Imperial-en ondorengoa, hezkuntzako memoriaren aitortzaren adierazle onenetakoa da. Bestalde, Isabel la Católica institutua, Instituto-Escuela-ren ondorengoa da; Espainian, XX. mendeko lehen herenean burututako hezkuntza-berritzea ondoen ordezkatzen duen instituzioa da. Jardunaldi hauek esanahi berezia dute Isabel la Católica institutuarentzat, izan ere, Instituto-Escuelaren 100. mendeurrena ospatzeko ekintzetako bat da.
Baina, bada guztioi eragiten digun beste ospakizun bat: 2018 "Europako Kultura Ondarearen Urtea" izendatu dute. Aukera ederra izango da, espainiar hezkuntzako historia berreraikitzeko orduan, gure ondareak eskaintzen dituen aukeren inguruan gogoeta egiteko. Era berean, mundu digitalaren garaian, zein erronkei egin behar diegun aurre ikusteko. Asmoa zera da, baldintza onenetan mantendu dadin bermatzea eta ikaslegoarekin erabiltzea, hezkuntzarekiko erabateko zentzua izaten jarraituz. Modu berean, hezkuntza ondareak behar duen babes legala aldarrikatzen jarraitzeko aukera da.
Jardunaldiak uztailaren 2 eta 5ean izango dira eta zuek bertan egotea espero dugu. Jardunaldien antolaketan gabiltzanok, ahalik eta erabilgarrien izan daitezen itxaropenaz lanean ari gara.
Doako itzulpena: euskaragara.net